heteropterus_argazkiak
heteropterus kokalekua

Joan den mendearen bukaera aldera, Gipuzkoako lagun batzuk elkartzen hasi ziren intsektuenganako zaletasunak eta grinak bultzatuta. Harik eta 1999an Gipuzkoako Entomologia Elkartea sortzea erabaki zuten arte. Gaur egun, logikoa denez, bazkideetako batzuk baino ez dira gipuzkoarrak, baina elkartearen izenak berdin dirau, haren jatorriari eta jarduera gehienen muinari lotuta.

Irabazi-asmorik gabeko elkartea da gurea, hastapenetako lagun-taldetxo horren nahiak eta kezkak helburutzat dituena:

  1. Gure inguruneko entomofaunaren ikerkuntza.
  2. Ezagutza entomologikoen zabalkundea.

Bi aldizkari argitaratzen ditugu, biak seihilabetekariak direnak orain. Izan ere, hauek dira Elkartearen bizitza eta helburuak adierazi nahiz bideratzeko modu nagusia:

  1. Heteropterus Rev. Entomol., 2001etik aurrera, zientifikoa.
  2. Heteropterus, 2000tik aurrera, dibulgaziokoa.

Elkartearen bestelako jardueren artean, nabarmentzekoa da Gipuzkoako Intsektuen Behatokia.

Elkarterako izen labur bat bilatzerakoan, Heteropterus lepidoptero-generokoa aukeratu genuen. Alde batetik, atsegina da hitzaren musika eta intsektu-ordena askoren antza dauka. Beste alde batetik, Heteropterus morpheus hesperidoaren banaketa iberiarra Kantauri aldekoa da batez ere, eta “geure-geuretzat” hartzeko modukoa beraz. Gainera, tximeleta honen hegoen kolorazioa penintsularen eremu hezearen Naturaren metaforatzat jo liteke, ageriko uniformetasunaren atzean ezkutuko ezusteak gordetzen baititu...

Argitalpenak

Heteropterus | Dibulgazioko aldizkaria

Heteropterus

Heteropterus entomologiari buruzko dibulgazioko aldizkaria da, Elkartearen jardueren eta bizitzaren inguruko albisteak ere dakartzana (oharrak, kronikak, etab.). Sei hilabetean behin argitaratzen da.

Bazkide guztiei banatzen zaie, eta dohainik bidaltzen da baita ere Gipuzkoa osoko ikastetxeetara eta eskatzen duen edozein udaletxe, kulturetxe edo elkartetara. Hori dela eta, adin guztietakoei zuzendutako hizkera irakurterraza erabiltzen da.

Argitaratutako zenbakiak
Heteropterus Rev. Entomol. | Zientzi aldizkaria

Heteropterus Rev. Entomol.

Heteropterus Revista de Entomología (laburdura: Heteropterus Rev. Entomol.) (ISSN: 1579-0681) zientzi aldizkaria da eta entomologia-jakintzarako (zentzu zabalean) ekarpen originalak diren artikuluak eta oharrak argitaratzen ditu, mendebaldeko Eskualde Paleartikokoei lehentasuna emanez. Sei hilabetean behin argitaratzen da.

Bazkide guztiei banatzen zaie eta mundu osoko ehun bat aldizkarirekin trukatzen da.

Argitaratutako zenbakiak Egileentzako oharrak (pdf) Argitalpenari buruzko informazioa (pdf) Taxon. & Nomen. Trukaketak

Heteropterus Rev. Entomol. irekita dago aldizkari-truke berrietara. Gogoz hartuko ditugu proposamenak.

kontaktua

Berriak

Web-orri berritua

Urte berriarekin batera, estreinaldia etorri zaigu. Elkartearen web-orria berritu dugu eta edukiak eguneratzeko erabili dugu aukera. Bereziki, gure argitalpenen 2015 arteko pdf-ak jarri ditugu [...]

gehiago irakurri

Gipuzkoako Intsektuen Behatokia

Gipuzkoako intsektuen inbentarioaren proiektuak badu bere lekua interneten. Elkartearen web-orria berritzean datu-basea sartu dugu, gaur arte eskuragarri dagoen informazioaren zati gehienarekin. Honela, hainbat motako [...]

gehiago irakurri

Elkartearen bazkaria

Aurten ere, udaberria iristearekin batera, bazkide, lagun, jarraitzaile eta gainerako entomologo batzuk elkartu ginen mahai baten inguruan... janari onez eta elkarrizketa onez betetako mahaia, [...]

gehiago irakurri