• Azala
  • Aurkezpena
  • Argitalpenak
    • Heteropterus
    • Heteropterus Rev. Entomol.
    • Taxon. & Nomen.
    • Trukeak
  • Jarduerak
    • Urteroko bazkaria
    • Erakusketak
    • Liburutegia
    • Aiako Harria proiektua
  • Baliabideak
  • Kontaktua
  • Bazkide egin
  • Estekak
Google
Heteropterus-en bilatu
Interneten bilatu

Azken eguneratzea: 2011/12/25

© 2009 Heteropterus
Gipuzkoako Entomologia Elkartea Asociación Gipuzkoana de Entomología.
http://www.heteropterus.org
admin@heteropterus.org
engl
cast
eusk

Jordi Ribesi omenaldia Heteropterus Rev. Entomol.en

Heteropterus Rev. Entomol. aldizkariaren 11(2) zenbakian Jordi Ribes omentzen da, bere 80. urteurrena dela eta. Mundu zabaleko hainbat heteropterologok 27 artikulu eta 18 dedikaturiko taxoiren bitartez egiten dute ekarpena, haren pertsona eta jarduera zientifiko eredugarriak aitortuz. Artikulu guztiak osorik daude eskuragarri.

2012ko gertakari gastroentomologikoa: Data finkatuta

Martxoaren 24an, larunbatean, 8. Gertakari Gastroentomologikoa ospatuko da, beti bezala Hernaniko Ugaldetxo jatetxean. Denok zaudete gonbidatuta: bazkideak, bestelako lagunak, etab. Etortzeko, martxoaren 22a baino lehenago esan behar da heteropterus@heteropterus.org-era idatziz.

Entomologiari buruzko ikastaroa Itsasmendikoin

Gipuzkoako Entomologia Elkartea Itsasmendikoirekin kolaboratzen ari da ikastarotxo bat eskaintzeko. “Entomologiaren erronkak XXI. mendean: Intsektuak ezagutzen, kontserbatzen eta kontrolatzen” izenburua du eta urrian garatuko da.
Ikastaro hau sintesi modura eta “zubi” modura aurkezten zaigu. Sintesia, entomologiaren gaur-gaurko panoramarena, gai bakoitza (baso-entomologia, osasun-entomologia, sistematika, etab.) aditu ospetsuren batek eskainiko duelako, orokorrean edo bereziki Euskal Herriari dagokiola. Eta “zubi” bat, bizidun-talde ezin anitzago eta ezezagun honi buruzko oinarrizko ikerkuntza eta alde aplikatuen artean, hauetako zenbaitek erronka larriei (prebentzio eta kontrola, kontserbazioa...) aurre egin behar dietenak ingurugiroaren egungo aldaketa-testuinguruan.

Behera kargatzeko eduki berriak

Argitalpenen atalean Heteropterus Revista de Entomología-ren 11(1) den azken alearen aurkibidea eta laburpenak eta 8(2) eta 9(1) aleen eduki osoa aurki ditzakezu dagoeneko. Bai eta Heteropterus aldizkariaren 25. ale osoa ere.

 

Pablo Bahillo de la Pueblaren liburu berria

“Biosferako erregeak” azpititulu iradokitzailea daramalarik, “Urdaibaiko intsektuak” da Pablo Bahillok udaberri hasiera honetan eman digun ustekabea, zientzi-dibulgazioko liburu berria alegia. Aurkezpena datorren apirilaren 14an, 19:00etan, Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean izango da. Han izango gara gure bazkide Pablorekin, gozatzen eta ikasten bere ezagueratik, bai eta bere ideien gardentasun ohizkotik ere.

Urteroko bazkariaren eguna

Martxoaren 26an, larunbatean, 7. Gertakari Gastroentomologikoa ospatuko da, beti bezala Hernaniko Ugaldetxo jatetxean. Denok zaudete gonbidatuta: bazkideak, bestelako lagunak, etab. Etortzeko, martxoaren 24a baino lehenago esan behar da heteropterus@heteropterus.org-era idatziz.

 

Behera kargatzeko eduki berriak

Argitalpenen atalean Heteropterus Revista de Entomología-ren 10(2) den azken alearen aurkibidea eta laburpenak eta 8(1) alearen eduki osoa aurki ditzakezu dagoeneko. Bai eta Heteropterus aldizkariaren 24. ale osoa ere.

 

Entregatua Aiako Harriari buruzko txostena, 2010ko kanpainakoa

Azaroan “Aiako Harria Parke Naturaleko entomofauna” inbentariatze-proiektuaren 2010eko kanpainari dagokion txostena entregatu da Gipuzkoako Foru Aldundian.
111 espezieren berri eman da, 8 ordenatako 27 familiari dagozkionak. Honela, inbentario osoa 1300 espeziez osatuta dago dagoeneko, 16 ordenatako 176 familiari dagozkionak.
Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentua
ri eskertu nahi diogu biodibertsitatearen ezaguerarekiko konpromezua. Zenbait adituren laguntza ere eskertzekoa da, talde batzuen identifikazio taxonomikoetan.

 

Behera kargatzeko eduki berriak

Argitalpenen atalean Heteropterus Revista de Entomología-ren 10(1) den azken alearen aurkibidea eta laburpenak eta 7(2) alearen eduki osoa aurki ditzakezu dagoeneko.

 

Entregatua Aiako Harriari buruzko txostena, 2009ko kanpainakoa

Udaberri honetan “Aiako Harria Parke Naturaleko entomofauna” inbentariatze-proiektuaren 2009ko kanpainari dagokion txostena entregatu da Gipuzkoako Foru Aldundian.
181 espezieren berri eman da, 3 ordenatako 38 familiari dagozkionak. Honela, inbentario osoa 1189 espeziez osatuta dago dagoeneko, 15 ordenatako 170 familiari dagozkionak.
Beti bezala, Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuari eskertu nahi diogu biodibertsitatearen ezaguerarekiko konpromezua. Zenbait adituren laguntza ere eskertzekoa da, talde batzuen identifikazio taxonomikoetan.
Eta orain... 2010eko kanpainaren txostena prestatzen ari gara, bere momentuan jakinaraziko dizkizugun berritasun interesgarriekin ere bai.

 

“Oielekuko pagadia (Aiako Harria) eta Rosalia alpina. Ornogabeak aurrera!” hitzaldia

 

Xanti Pagola gure bazkideak hitzaldi hau eman zuen 2010eko maiatzaren 28an Itsasmendikoi-Arkauteko areto nagusian, Mendi-Ingeniarien Elkargo Ofizialak (Euskadiko bulegoak) antolatutako “Natura 2000 Sarean sartutako baso-guneen kudeaketa” izeneko jardunaldi teknikoan.

 

Intsektuei buruzko erakusketa Gorbeian

“Intsektuak eta Biodibertsitatea” izeneko Gipuzkoako Entomologia Elkartearen erakusketa ibiltaria Gorbeiako Parke Naturaleko (Araba) Parketxean izango da ikusgai 2010eko uztailaren 26tik irailaren 5era.

 

Intsektuei buruzko erakusketa Valderejon

“Intsektuak eta Biodibertsitatea” izeneko Gipuzkoako Entomologia Elkartearen erakusketa ibiltaria Valderejo Parke Naturaleko (Araba) Parketxean izango da ikusgai 2010eko ekainaren 15etik uztailaren 15era.

 

Behera kargatzeko eduki berriak

Argitalpenen atalean Heteropterus Revista de Entomología-ren 9(2) den azken alearen aurkibidea eta laburpenak eta 7(1) alearen eduki osoa aurki ditzakezu dagoeneko. Bai eta Heteropterus aldizkariaren 23. ale osoa ere.

 

Antonio Valenciaren erakusketa berria

2010eko martxoaren 3tik 16ra, Tafallako Kulturetxean, “Animalitos” izeneko argazki-bilduma erakutsiko du Antonio Valencia argazkilariak.

 

Urteroko bazkariaren eguna

Martxoaren 27an, larunbatean, 6. Gertakari Gastroentomologikoa ospatuko da, beti bezala Hernaniko Ugaldetxo jatetxean. Denok zaudete gonbidatuta: bazkideak, bestelako lagunak, etab. Etortzeko, martxoaren 25a baino lehenago esan behar da heteropterus@heteropterus.org-era idatziz.

 

Errautsetatik birsortuz hiru w irabazita

Errautsetatik birsortu. Berritu ala hil. Metamorfosi osoa edo ezosoa. Norberaren gustoaren araberakoak izan litezke hitz-jokoak. Kontua da hemen gaudela, azal berriarekin baina ilusio berberarekin gauza berberengatik.

1999ko uztailaren 1a da Gipuzkoako Entomologia Elkartearen jaiotza-data ofiziala. Hamar urteren ondoren, 2008ko bukaerako zorigaiztoko sutea gainditu dugu eta gure web-orriaren jaiotza ikusten ari gara.

Kontatzen dizugun oro egia da. Hemendik aurrera, gainera, birtuala ere izango da. Sutea zela eta, pazientzia eskatu genizuen. Orain zerbait errezagoa eskatzen dizuegu: web-orri honetaz goza ezazue.

 

Sutea

2008ko abenduaren 14a, Gipuzkoako Entomologia Elkartearen historian data seinalatua izango da.
Oiartzungo gure egoitzan ezustean sortutako sute batek, han genituen ia gauza guztien galera ekarri digu.
Balio handiko hainbat tresna; besteak beste, mikroskopioa, lupa binokularra, hauen akzesorioak, materiala, etab. konpontzerik ez dagoela gelditu dira. Beste batzuk sugar tartean desagertu dira.
Betirako galdu ditugu, baita ere, urteen poderioz lortutako beste hainbat gauza. Dirutan besteek adinako balioa ez dutenak, baina ilusio handiz eta lan asko egin ondoren lortutakoak.
Kolpea latza izan da! Lanean ari gara. Hala ere, denbora dezente eramango digu lokala berriro lehengoan uzteak. Dena den, saiatuko gara arazo honek Elkartearen lanean ahal duen eraginik txikiena izan dezan, baita kideei eman beharreko arretan, argitalpenetan...
Elkarteak, aurten 10 urte betetzen ditu (1999-2009), baina ospakizunak atzeratu egin beharko ditugu.

 

Entregatua Aiako Harriari buruzko txostena, 2008ko kanpainakoa

Udaberri honetan “Aiako Harria Parke Naturaleko entomofauna” inbentariatze-proiektuaren 2008ko kanpainari dagokion txostena entregatu da Gipuzkoako Foru Aldundian.
Aurreko urteetan bezala, Gipuzkoan aitzindaria den jarduera honetan parte hartzen dugunok zenbait adituren laguntza izan dugu talde batzuen identifikazio taxonomikoetarako. Eta aurreko urteetan bezala ere bai, Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuaren bultzada eta diru-laguntza jaso du proiektuak, oraingoan 2009ari begira.
2008an 157 espezieren berri eman da, 9 ordenatako 46 familiari dagozkionak. Honela, inbentario osoak 1000 espezieren kopuru sinbolikoa gainditu du, hain zuzen 1008 espeziez osatuta baitago dagoeneko, 15 ordenatako 153 familiari dagozkionak.

 

“Euskal Herriko intsektu inbaditzaileak” hitzaldia

Joan den otsailaren 26an, Xanti Pagola gure bazkideak Euskal Herriko intsektu inbaditzaileei buruz hitz egin zuen Gernika-Lumon, Urdaibai Biosfera Erreserbaren urteroko hitzaldi-sortaren barruan. Baina ez zuen berak bakarrik hitz egin, interesgarriena bukaerako galderen eta eztabaidaren tartean iritsi baitzen, entzuleek (besteak beste, gure bazkide bizkaitarretako batzuek) parte hartu eta beren ezagutzak partekatu zituztenean. Denok ikasi genuen pilo bat.
Izan ere, hitzaldia iragartzeko kartelak adierazten zuen bezala, espezie inbaditzaileen panorama kezkagarriaren barruan (landareak, dortokak, ugaztunak...), intsektuek ere badute zer esan handia. Urrutitik datozten hainbat liztor, zimitz, inurri, tximeletak... itxuraz ez hain kaltegarriak, baina ekosistemak sakon eraldatzen ari direnak edo hemendik gutxira eraldatu litzaketenak.

 

Objektibotik

Euskal Herriko biodibertsitatea eta paisaia-dibertsitatea erakustea helburu duen, euskalnatura.net webguneak antolaturiko, argazki-erakusketa bat da.
Formatu handiko 32 argazkiz osaturik dago. Pedro Ayerbe, gure bazkideak, intsektu batzuk aurkezten ditu bertan.
Erakusketaren itinerarioa: 1) Leioa EHU-UPV 2) Busturia, Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroan 3) Segura 4) Ordizia 5) Elgoibar ...

 

Antonio Valenciaren emanaldi berria

Joan den urrian, Hernaniko Biteri Kultur Etxean, gure lagun Antonio Valenciak eskainitako diapositiba-emanaldi bat izan zen. Herriko Argazkilaritza Elkartea sortzeko ekintzen artean antolatu zen emanaldi hori.

Bertaratutakoak txundituta geratu ziren ehunka intsektu irudi pantaila handian ikusi zituztenean, zein baino zein politagoak, ekitaldia motza iruditu zitzaigularik. Arrakasta itzela! Zorionak!