• Azala
  • Aurkezpena
  • Argitalpenak
    • Heteropterus
    • Heteropterus Rev. Entomol.
    • Taxon. & Nomen.
    • Trukeak
  • Jarduerak
    • Urteroko bazkaria
    • Erakusketak
    • Liburutegia
    • Aiako Harria proiektua
  • Baliabideak
  • Kontaktua
  • Bazkide egin
  • Estekak
Google
Heteropterus-en bilatu
Interneten bilatu

Azken eguneratzea: 2012/05/10

© 2009 Heteropterus
Gipuzkoako Entomologia Elkartea Asociación Gipuzkoana de Entomología.
http://www.heteropterus.org
admin@heteropterus.org
engl
cast
eusk

AIAKO HARRIA PARKE NATURALAREN ENTOMOFAUNA

Ikerkuntza entomologikoak oso ibilbide eta tradizio laburrak dauzka Euskal Herrian. Talde taxonomiko jakin batzuetan ezik, bertako intsektuen faunari buruzko ezjakintasuna orokorra izan da betidanik eta jarraitzen du izaten gaur egun.

Gabezia horri pixkanaka aurre egiteko asmoarekin, 2000an “Aiako Harria Parke Naturaleko Entomofauna” proiektuari ekin genion, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker. Urtero-urteroko laginketek eta bildutako materialaren identifikazioek, hainbat adituren laguntza tarte, naturgune babestu honen espezieen zerrenda luzatu dute. Gaur arte, 1189 espezie inbentariatu ditugu.

Aiako Harria Parke Natural eta GKLa Gipuzkoaren iparrekialdeko muturrean zabaltzen den 6000 hektarea baino gehiagoko naturgunea da, Donostia, Errenteria, Hernani, Irun eta Oiartzungo udalerrien lurretan. Pirinioen muturretako bat izanik eta tontorrik altuenek 800 m inguruko altitudea baino ez dutela jakinik, fauna eurosiberiarraren Iberiar Penintsularanzko “sarrera-ateetako” bat dela aitortu behar da. Eta horixe berresten dute orain arte Pirinioen hegoaldera inoiz ez aurkitutako espezie ugarien aipuek.

Ezaguera faunistikoaren aurrerapenaz gain, proiektu honi esker bost espezie berri zientziarako aurkitu dira orain arte: Mayetia (s. str.) amicorum Hernando, 2005 (Coleoptera: Staphylinidae), Sciasminettia europaea Carles-Tolrá, 2006 (Diptera: Lauxaniidae) eta Hypsitylus arberlaitz Pagola-Carte, 2006 (Hemiptera: Heteroptera: Miridae), Megaselia lobatafurcae Disney, 2009 eta Megaselia parspallida Disney, 2009 (Diptera: Phoridae).

Lanean ari gara atal honetan proiektuaren emaitzen xehetasunak sartzeko. Zerrendak, irudiak, argitalpenak... hemengo biodibertsitatearen aurkikuntzaren abentura handi honi dagokion guztia, hain zuzen.


Azken urteotan, naturgune honetan jasotako eskarmentuak ahalbidetu digu “Aiako Harria GKL kontserbatzea eta lehengoratzea” Life proiektuan intsektu saproxilikoei buruzko ikerketa espezifikoak sartzea, bai eta hemendik aurrera “Osmoderma eremita, Rosalia alpina eta Gipuzkoako interes komunitarioko beste saproxiliko batzuen habitaten kudeaketa eta kontserbazioa” Life+ proiektuan parte hartzea ere.